Literatura

J. K. Rowlingen helduentzako nobela euskaraz kaleratu dute

J. K. Rowling 'Harry Potter'-en sailaren egileak helduentzako idatzi duen lehenengo eleberria euskaraz argitaratu dute Erein eta Alberdania argitaletxeek.

mikel lizarralde
2012ko abenduaren 20a
14:37
Entzun

Eserleku hutsa nobela irailaren 27an argitaratu zuten ingelesez, eta hiru hilabete igaro ez direnean, euskarazko itzulpena kaleratu dute Ereinek eta Alberdaniak Batera sailean. Estibaliz Lizasok euskaratu du nobela, Xabier Olarrak gainbegiratu, eta hiru hilabete eskaseko epea izan dute horretarako. Eserleku hutsa-k 550 orrialdetik gora ditu.

Ingalaterrako hego-mendebaldeko herri txiki batean kokatu du Rowlingek helduentzako bere lehehengo nobela. Ustekabeko heriotza batek herri horretan gordetzen diren gorroto eta pasioak azaleratuko ditu.

The Casual Vacancy irailaren amaieran argitaratu zutenetik, salmenta handiak izan ditu ingeles hizkuntzako herrialdeetan. Argitaratu eta hiru astera milioi bat ale zituen salduak. 43 hizkuntzatara itzuliko dute lilburua mundu osoan.

Harry Potterren eleberri seriearekin 450 milioi ale saldu ditu Rowlingek mundu osoan, eta zortzi film arrakastatsu egin dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.