Jackie Leven musikaria hil da, 61 urterekin

2011ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
MUSIKA. Jackie Leven musikari eta musikagile eskoziarra hil da, eztarriko minbizi baten ondorioz. Joan den azaroaren 14an zendu zen, 61 urterekin. 60ko hamarkada amaieran hasi zuen bere ibilbidea musika munduan, John St. Field izenordearekin. Doll By Doll taldeko sortzailea izan zen, eta 1994tik aurrera Sir Vincent Lone izengoitiarekin ere aritu zen kantuan. Aurten kaleratu du bere azken diskoa: Wayside Shrines and the Code of the Travelling Man.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.