Facebook interneteko gizarte sare handienak jada 300 milioi erabiltzaile dituela iragarri dute gaur. Krisiak beraz, ez du eraginik izan sare sozialean. Alderantziz, irabaziak lortzeko aurreikuspen guztiak gainditu ditu Facebookek aurten. 2010ean irabaziak galerak baino handiagoak izatea lortu nahi zuten, baina xede hori espero baino azkarrago lortu dute.
Azken hiruhilekoan gastatzen duena baino gehiago irabazten du Facebookek. The Wall Street Journal Ameriketako Estatu Batuetako egunkariak zabaldu duenez, aurten 340 milioi euro irabaziko ditu munduko sare sozial handienak.
internet
Jada 300 milioi erabiltzaile ditu Facebookek
Aurten 340 milioi euroko irabaziak izan ditu munduko gizarte sare handienak, 'The Wall Street Journal' egunkariaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu