Joseba Intxaustik, Joxe Azurmendik, Paulo Agirrebaltzategik eta Joan Mari Torrealdaik sortu zuten Jakin 1956an. Euskal kultura eta euskara sustatzea helburu, izen bereko aldizkaria kaleratu zuten handik gutxira. "Urrats garrantzitsua izan zen garai hartan, eta gaur oraindik gurean dugu ahalegin haren fruitua", adierazi du Markel Olano ahaldun nagusiak.
Hain zuzen ere egindako ahalegin hura saritu du Gipuzkoako Foru Aldundiak kultur tadeari urrezko domina emanez. "Bakoitzak bere ibilbidea zuen arren, jakin dute urteetan zehar taldeari eusten eta euskal kultura sustatzen. Merezi dute", nabarmendu du Olanok. Abenduaren 19an jasoko dute saria.