Channel One sound systema 1979an jarri zuten martxan Mikey Dreadek eta MC Ras Kaylebek, eta, orduz geroztik, jamaikako doinuak oro har, eta zehazki reggaea eta duba zabaltzen aritu dira. Hain zuzen ere, adierazi izan dute «reggae musikaren bitartez hesiak apurtzea» izan dela eta dela haien helburua.
1983an Notting Hilleko (Londres) inauterietan musika jartzen hasi ziren, eta oraindik ere han jarraitzen dute. Gainera, azkeneko hiru urteetan Londresko Village Undergroundeko DJak izan dira, eta Worldwide FM irrati katean ere aritzen dira.
Aurretik, beste sound system bateko kideak igoko dira bertara, Aiaraldeko sound systemekoak, hain zuzen ere. Aiarako (Araba) taldeak denbora darama reggae-roots eta dub musika Euskal Herriko plaza, gaztetxe eta aretoetara zabaltzen. King Alpha, Sinai Sound System, Kiraden Sound System eta Zion Trainekin ere aritu dira.
CHANNEL ONE
Jamaikako doinuak, Ingalaterratik
Non: Donostiako Dabadaban. Noiz: gaur, 19:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu