James Grayk etorkinak omendu ditu 'The Inmigrant' pelikulan
Arnaud des Pallieresek 'Michael Kohlhaas', «muturreko» film bat, aurkeztu du Cannesko zinema jaialdian
Arnaud des Pallieres eta James Gray zuzendariek pelikula bana aurkeztu zuten, atzo, Cannesko zinema jaialdiko sail ofizialean. Aurrenekoa Michael Kohlhass «muturreko» istorioarekin saiatuko da Urrezko Palma irabazten, eta bigarrena The Inmigrant-ekin, 1992 eta 1954 artean Ellis Islandetik (New York) AEBetara iritsi ziren etorkinei egindako omenaldiarekin. Des Pallieresek XVI. mendeko Alemaniako estatu batean kokatu du bere filma; «konplexua», haren esanetan. Grayk uste du etorkinek «sakontasun eta aberastasun ikaragarria» eman diotela AEBei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu