Jasone Osorok Jara live (Alfaguara-Zubia) plazaratu du, Jara pertsonaiaren gorabeheretan oinarritutako laugarren eleberria. Jara live-n, Kataluniatik Euskal Herrira dator Jara, Ihintza adiskidearen bitartez, makrokontzertu bat ikustera, eta asteburua Lekeition pasatuko du. Bizipen zirraragarriak izango ditu.
Osorok sortutako Jara neska gaztea da, nerabea, bere adineko neska gazte gehienen antzeko gustuak eta kezkak dituena. Gurasoekin nahiz adiskideekin dituen gorabeheren berri ematen dute Osororen narrazioek. Jara live-ren aurrekariak honako hiru eleberri hauek dira: Jara; Jara, bikiak eta bikoteak; eta Jara Bartzelonan.
Jara pertsonaia protagonista duen laugarren nobela kaleratu du Osorok
Makrokontzertu bateko giroan murgildu du idazleak neska gaztea 'Jara live'-ren kontakizunean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu