'KATTALIN BERE BIDEAREN BILA'
•Non: Getarian.
•Nork: Amaia Zinkunegik.
Askotariko hondakinekin egindako jantziak daramatzaten 20 bat aktorek antzerki-desfile bat egingo dute. Hor Kattalin izeneko emakume bat da protagonista.
'SUKAR TALKA'
•Non: Tolosan.
•Nork: Roberto Ruizek.
Sukaldaritza tailer bat proposatzen du Roberto Ruizek. Herritarrek errezeta zaporetsuak egiten ikasi ahalko dute. Baina ez da horretan geratuko ekitaldia. Izan ere, lehengaien ekoizleek egunero egiten duten lana ezagutzeko eta bertako produktuen jatorriagertutik ezagutzeko aukera edukiko dute.
'STREET DANCE'
•Non: Elgoibarren.
•Nork: Dance & Smile eskolak.
Hiri kulturan oinarritutako ekitaldi honen ekoizpenean 20 dantzarik baino gehiagok parte hartuko dute, Maria Escobedo hip-hop dantzari eta irakaslearen zuzendaritzapean. Bera da Elgoibarko Dance & Smile eskolako gidaria.
'HACKLAB'
•Non: Andoainen.
•Nork: Bacalhauk.
Gizartea eraldatzeko teknologiak duen ahalmenari buruzko aplikazio praktikoak dira; ekintza esperimentalak, azken finean. Herritarrekin batera eta haiek hartuta sortuko dira ekintzak, auzolanean eginak. Herritarrei sortzeko, antolatzeko eta parte hartzeko ahalmena emango zaie.
'TRIKITI ETA PANDERO TOPAKETA '
•Non: Orion.
•Nork: Orioko Danbolin Musika Eskolak.
Trikiti eta pandero kalejira batek herri osoa zeharkatuko du.Horren ondoren, plazanherri kontzertua egingo dute.
'SAHARA ALBAOLAN '
•Non: Pasaian.
•Nork: Fisahara Zinemaldia / Albaola Fundazioak.
Fisahara Saharako Nazioarteko Zinemaldiaren helburua da errefuxiatu sahararrenegoera nazioartean salatzea eta hezkuntza eta kultura proposamenak egitea zinemaren bidez.Albaola Fundazioakzinemaldi horretan emango diren film luzeetako batzuk hartuko ditu.
'KONTZERTALKA '
•Non: Bilbon, Bermeon, Gasteizen eta Arantzan.
•Nork: Euskal Herriko Musika Etxeen Sareak.
Hainbat musika estilotako zirkuitu bat eratu, talde sortu berriek egina. Orain dela gutxi jotzen hasi diren talde hauek Euskal Herriko Musika Etxeen Sarearen lankidetza dute, eta musika prestakuntza, sormena, egindako lana erakustea eta hedapena dute helburu.
'EHRZ LEHIAKETA '
•Non: Bilbon, Gasteizen eta Bilbon.
•Nork: Euskal Herria Zuzenean jaialdiak.
EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdiak urtero antolatzen du EhrZ izeneko lehiaketa. Datorren apirilaren 14an egingo da finala, Miarritzeko Atabal aretoan, eta horretan arituko diren taldeak Donostian, Bilbon eta Gasteizen ere arituko dira Euskal Herriko Musika Etxeen Sarearen laguntzarekin.
'VINTAGE ESTILOA '
•Non: Irunen.
•Nork: Emaus Gizarte Fundazioak.
Emaus Fundazioak gizarte proiektu baten alde egiten du. Moda desfile batek bigarren eskuko gaiei balioa emango die, eta merezi duten duintasuna itzuliko zaie. Azkenaldian modan dago Vintage Desfilea, eta horrekin geure burua birziklatzen, aurreiritziak hausten eta hipokrisiak uxatzen saiatuko dira.
'FLAUTA TOPAKETA '
•Non: Astigarragan.
•Nork: Astigarragako Musika Eskolak.
Hainbat musika eskolak marrazki bizidunetako musika joko dute elkarrekin.
'IGOGAILU- BAKARRIZKETA '
Non: Tolosa.
Nork: Gainditzen-ek
Gainditzen Tolosaldea-Goierriko Pertsona Gorren Elkarteak antzerki bat egingo du. Pertsona gorren eta ondo entzuten ez dutenen konparazio dibertigarri bat da, baina gabezia horri garrantzia kendu nahian. Julio Rodriguez elkarteko kidea izango da aktorea, eta keinu hizkuntzan jardungo da, interprete baten laguntzarekin.