Ondarea

Jaurlaritza haserre agertu da Carmen Calvo Espainiako Kultura ministroak egindako adierazpenekin

Carmen Calvo Espainiako Kultura ministroak atzo Espainiako Senatuan egindako adierazpenekin "haserre" eta "harrituta" agertu da gaur Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Calvoren adierazpenen aurrean bere "kexa" agertzeko agerraldia egin du gaur Azkaratek. Calvo Espainiako Kultura ministroak atzo egindako adierazpenen arabera, Gerra Zibilaren aurretik egon zen gobernu bakarra Kataluniako Generalitatekoa izan zen. Jaurlaritzaren ustetan baieztapen hori egiteak "legitimitatea kentzen dio Agirre lehendakariaren gobernuari" eta egindako adierazpenak argitzeko eskatu dio Calvori.

2006ko otsailaren 9a
17:34
Entzun
Carmen Calvo Espainiako Kultura ministroak atzo Senatuan egindako adierazpenen arabera, Gerra Zibilaren aurretik egon zen gobernu bakarra Kataluniako Generalitatekoa izan zen. Hori dela eta, Calvok azaldu zuenez euskaldunek eurenak direla forgatuta agiri pribatuak baino ezingo lituzkete eskatu. Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak agerraldia egin du gaur adierazpen horien aurrean Jaurlaritzaren "kexa" agertzeko eta Espainiako Kultura ministroari adierazpen horiek argitu ditzala eskatzeko.

"Kultura ministroak Francok egin zuen legitimitatearen interpretazioa bere egiten duen ala ez argitzea nahi dugu. Esan zuena ohartuki esan zuen ala ez argitzea nahi dugu", azaldu du haserre, Azkaratek. Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan adierazpen horiek eginda Espainiako Kultura ministroak "legitimitatea kentzen dio Agirre lehendakariaren gobernuari".

Azkaratek azaldu duenez, 2005ean bi gutun bidali zizkion Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Espainiako Kultura Minsiterioari. Gutun horietan Salamancako Artxibategian dauden hainbat agiri itzultzeko eskatzen zitzaion Kultura Ministerioari. Azkaratek azaldu duenez, "zuhurtasunez" landutako gaia izan da Kataluniako Generalitateari bahitutako agiriak itzuli bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.