Kultura

Jaurlaritzak bost babes eremu zehaztu ditu Praileaitzen

Kobaluzoaren barruan jarduera zientifikoa baino ez da egongo baimenduta.

2007ko uztailaren 17a
15:18
Entzun
Eusko Jaurlaritzak Praileaitzerako onartu duen dekretuak bost babes eremu zehaztu ditu eta, horien arabera, haitzuloaren barruan jarduera zientifikoa baino ez da egongo baimenduta. "Aztarnategi arkeologikoarekin eta labar pinturekin lotura duten jarduerak" izango dira horiek, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak gaur dekretuaren aurkezpenean esan duenez.

Kobazuloaren kanpoaldeko hormetatik 50 metro barruan dagoen eremua ere babestu egin dute -bigarren eremua da-. Inguru hurbileko babes eremuari dagokionez, bigarren eremuaren hegoaldera dagoen gunean hasiko litzateke, eta Debako bide zaharrarekin lotu eta autobideranzko bidea itxiko luke.



Lehengo igandean Praileaitz I kobazuloaren alde antolaturiko martxa egin zuten 150 herritarrek, Debako (Gipuzkoa) Udalak, Praileaitzen Lagunak Kultur Taldeak eta herriko 25 elkartek babestuta. Jaurlaritzaren dekretuaren aurka azaldu ziren eta Sasiola harrobia ixteko eskaera egin zuten -aztarnategia babesteko kobazuloa kokatua dagoen lekuan dago harrobi hori-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.