Javier Arozena margolaria (Donostia, 1935) atzo hil zen, haren ingurukoek jakinarazi dutenez.
1955ean egin zuen bakarkako lehenengo erakusketa, eta 1965ean Ur taldea sortu zuen Bizkarrondo, Grazenea eta Tapiarekin. Gerraostean Gipuzkoan sortutako lehendabiziko artista kolektiboa izan zen Ur, eta urte hartan San Telmo museoan egindako erakusketa batekin aurkeztu zuen bere burua.
Errekaldeko beilatokian (Donostian) egingo diote azken agurra, bihar, 10:45ean, eta gaurtik han izango da haren gorpua.