Zinema

Javier Ibarretxe zinegilea hil da

52 urte zituen.

2014ko apirilaren 15a
07:35
Entzun

Gibeleko minbizia zuen Javier Ibarretxe zinegileak (Bilbo, 1961-2014), eta gaur hil da, 52 urterekin. Ibarretxe & Co ekoiztetxea sortu zuen senideekin. Zinema ekoizten igaro zuen bizitza Ibarretxek. Komedia ugari ekoiztu zituen, Solo se muere dos veces (1996), esaterako. Waterlooko batailan girotutako Sabotage komedia izan zen ekoiztutakoen artean garestiena. Filmak, baina, ez zuen batere arrakastarik izan, eta lau urtez enpresak ezin izan zuen proiektu berririk ekoiztu.

2003an Nacho Vigalondoren 7:35 de la mañana laburra ekoiztu zuen. Hollywoodera hurbildu zuen horrek, Oscar sarietarako hautatu baitzuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.