Javier Krahe errugabea dela dio auzitegiak
MUSIKA. Espainiako Zigor Auzitegiak erabaki du Javier Krahe abeslaria errugabea dela.Tomas Moro Ikerketa Juridikoen guneak salaketa ezarri zion Kraheri, Cómo cocinar a un Cristo para dos personas bideoan sinesmen erlijiosoen aurka egin zuelakoan. Epaileak erabaki du ez dela deliturik egon, eta esan du Kraheren bideoa «kritika artistikoa» dela eta lana egiteko eskubidea zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu