Javier Mariasek uko egin dio Espainiako Narratiba Sari Nazionalari

Agentziak
Madril
2012ko urriaren 26a
00:00
Entzun
«Inkontsekuentea irudituko litzaidake estatuaren sari bat onartzea. Beti esan dut ez nukeela sari instituzionalik onartuko», adierazi zuen Javier Marias idazleak, atzo iluntzean. Espainiako Heziketa, Kultura eta Kirol Ministerioak jakinarazi zuen, atzo eguerdian, Mariasi emango ziola Narratibako Sari Nazionala Los enamoramientos libuarengatik, baina idazleak uko egin dio. Prentsaurrekoa eman zuen ordu batzuk geroago, uko egite horren arrazoiak azaltzeko. «Demagogikoa litzateke onartzea, eta gero, nik diru hori ematea —20.000 euro—. Ministerioak erabil dezala diru hori beste zerbaiterako. Ea ezer jasoko ez duten liburutegiei ematen dien. Eskandalagarria da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.