Aurten, 56 emanaldi programatu dituzte, Mendizorrotza kiroldegian, Principal antzokian, Canciller Ayala hotelean gauerdietan eta kalean egingo direnak kontuan hartuz.
Bi saioa izan ziren atzo: Take 6, Mendizorrotza kiroldegian (20:30), eta Sylvain Luc-David Binney konexioa, Principal antzokian (18:00).
Louis Armstrong ere omenduko dute Gasteizen. Ostegunean izango da. Dr. John pianistak gidatuko du kontzertua, eta lagun izango ditu New Orleanseko hainbat musikari eta baita Toy Andrews Trombone Shorty tronboi jotzaile laudatua ere.