Patri Goialde musikari, irakasle eta Musikene Euskal Herriko goi mailako musika ikastegiko kudeatzaile akademikoak Historia de la musica de jazz (Jazz musikaren historia) egitasmoaren bigarren zenbakia kaleratu berri du. Proiektuaren zioa jazzaren garapenean izan diren egileen eta estiloen gaineko ikuspegi orokorra eskaintzea da eta bigarren liburu honetan XX. mendeko 40ko hamarkadaren eta 60koaren erdialdearen artean sortu eta garatu ziren joerak aztertu ditu Goialdek: bebop-a, cool jazz-a eta hard bop-a besteak beste. Atal bakoitzean garai edota estilo jakin bat aztertu du eta dagokion testuinguru sozial eta kulturalean kokatu du.
Bildumaren hirugarren zenbakian ari da lanean gaur egun Goialde; horretan, 60ko eta 80ko hamarkadetan gertatutakoa aztertuko du. Horretaz gain, 36ko gerra aurretik jazzak Donostian izan zuen eraginari buruzko lan bat ere osatzen ari da.
Jazz musikaren historiaren bigarren alea argitaratu du Patri Goialdek
XX. mendeko 40ko eta 60ko hamarkaden artean izan zuen garapena aztertu du liburu batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu