Musika

Jazz sonoritatearekin kantu zahar eta berriak bildu ditu J.C Perezek 'Hiriko istorioak' disko berrian

=iHiriko istorioak=i izeneko disko berrian kantu zahar eta berriak bildu ditu Juan Carlos Perezek. Urteetan osatutako errepertorioko abestiak baina ez ditu modu berean aurkeztu; blues-jazz-latin doinuz jantzi ditu, besteak beste, =iKantu eroa=i, =iHau berua=i, =iGauero=i eta =iAstelehen urdin batean=i. Horiek guztiak Donostiako Elkar estudioan grabatu ditu, zuzenean, Jean Phocas teknikariarekin. Grabaketa lanetan "goi mailako" hainbat musikari izan ditu lagun.

2006ko apirilaren 27a
17:59
Entzun
Andrzej Olejniczak (saxoa), Chris Kase (tronpeta), Alberto Urretxo (tronboia), Gonzalo Tejada (kontrabaxua), Fernan Irazoki (bateria) eta Mario Clavell (flauta) musikariak ondoan zituela, diskoan jasotakoa zuzeneko errepertorioa dela adierazi du gaur Perezek diskoaren aurkezpenean. «Zuzenean jotzen dugunean, halaxe joko dugu, ordena horretan». Osatu duen bandaren interpretazioak, jazz sonoritateak, ibilbide luzeagoa eman die betiko abestiei, Perezen ustez. «Pop abestiak izaten jarraitzen dute, baina ez daude estilo horri hain lotuak. Batzuk antzeko geratu dira, baina beste batzuk hasierako bertsiotik aldendu dira eta ibilbide luzeago bati begira jarri».

Beste musikari batzuentzat pieza garaikideak idazten eman ditu azken bost urteak. Eta pianoa jotzen. Azken urteetan ez dela abeslari sentitu esan du Perezek, «ez kantautore, ezta rock abeslari ere». Hala ere, oholtzara itzultzeak, zuzenekoak, bizirik sentiarazi du, eroso. Gustura aritu da, eta urtea bukatu arte, behintzat, disko berria zuzenean aurkezteko asmoa duela agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.