Buffalo talde zarauztarrak emango dio hasiera 2018ko Goierriko Jazzaldiari. Joanes Ederrak (baxua), David Gorospek (bateria) eta Ander Ederrak (gitarra) osatzen duten hirukoteak Ordiziako Amonane tabernan eskainiko du kontzertua, uztailaren 5ean, osteguna, 22:30etatik aurrera.
Ostiralean, Ordiziako Plaza Nagusian izango dira Combo Jazz (18:30ean), Sky Beats (19:30ean) eta Rachel Therrien tronpeta jole kanadiarra (23:00etan).
Jaialdiko azken bi kontzertuak Aramako parkean izango dira, uztailaren 7an. Juan Ortiz Tokyo Trio eta Gianni Gagliardi ariko dira 19:00etatik aurrera. Gauean, dantzarako giroa jarriko du Funkdamental talde gipuzkoarrak.
Kontzertu guztiak dohainik dira.
Hona egitaraua osorik: