Erresuma Batuko pop-rockak ere izango du bere lekua Jazzaldian, Donostian —uztailaren 19an hasiko da—. Eta ez txikia, gainera. The Waterboys eta The Wedding Present taldeek emanaldi bana eskainiko dute Zurriola hondartzako agertoki berdean. The Waterboysen kontzertua uztailaren 21ean izango da, eta The Wedding Presentena, 22an. Antolatzaileek itxitzat eman dute agertoki horretako egitaraua.
Disko berria aurkeztuko du Mike Scott musikariaren The Waterboys taldeak: An appointment with Mr. Yeats, Yeats idazlearen poemetako hitzez osatutako izeneko lana. Eta Valentina izeneko zortzigarren diskoa aurkeztuko dute Wedding Present taldekoek.
Jazzaldian izango dira The Waterboys eta The Wedding Present taldeak
Erresuma Batuko pop-rockaren bi izen handi horiekin itxi dute Donostiako agertoki berdeko egitaraua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu