Jean Claude Rabatek irekiko du Unamunori buruzko programazioa

Idazle bilbotarraren heriotzaren 75. urteurrenaren harira, hainbat ekitaldi egingo dira hura gogoratzeko

Erredakzioa
Bilbo
2012ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Jean-Claude Rabate Sorbonako Unibertsitateko (Paris) katedradunak Miguel de Unamuno: desde Bilbao hasta Bilbao (1864-1930) hitzaldia emango du Bilboko Bidebarrieta kulturgunean, etzi, 19:30ean hasita. Unamunoren heriotzaren 75. urteurrenaren harira antolatutako programazioaren lehen ekitaldia izango da. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu du, eta urtea amaitu bitartean hamaika ekintza egingo dituzte, idazle, pentsalari eta filosofo bilbotarra gogoratzeko eta ezagutarazteko.

Bisita gidatuak, Unamunok egindako marrazkien erakusketa bat, kontzertuak, zinema emanaldiak, hitzaldiak... Rabaterena da aurrenekoa —udaren ondoren emango diote jarraipena hitzaldi zikloari—. Unamunoren lehen biografiaren egilea da, besteak beste. Jose Antonio Ereño Deustuko Unibertsitateko irakasleak eta idazleak aurkeztuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.