Jean Marie Gustave Le Clezio frantziarrari emango diote aurten Literaturako Nobel saria, gaur jakin denez. Iaz Doris Lessing-ek (Erresuma Batua) irabazi zuen.
1940an jaio zen Le Clezio, Nizan. Hango unibertsitatean Letretan doktore titulua lortu zuen. Le Procès-verbal izan zen haren lehen liburua, 1963an, eta 30etik gora ditu idatziak. 1994an, bizirik ziren idazleen arteko Frantziako onenaren saria eman zioten.
Abenduaren 10ean egingo dute arlo denetako sari ematea, Stockholmen. Milioi bat euro jasoko du Le Cleziok, beste saridunek bezala.
Kultura
Jean Marie Gustave Le Clezio, Literaturako Nobel saria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu