Atzo egin zuten, Larrainen, Telesforo Monzon pastoralaren lehen emanaldia, eta jendea erruz bildu zen lau orduko saioan, hiru mila lagun inguru izan baitziren. Datorren larunbatean izango da bigarren emanaldia.
Monzon (Bergara, 1904 - Baiona, 1981) euskal politika eta kultura gizonaren bizi urratsak eta borroka egiteak goraipatzen dituen trajeria bat da. Jean Bordaxar idazleak haren irudipenari ahala hurbilenetik eta osatuenetik eutsi nahi izan dio, eta pastoralak irudi aski gogorra agertzen du, borroka giro batean erabat sustraituta baitago.
Jean-Pierra Rekalt errejentak egokitu du lana oholtzarako. 24 jelkaldiz —jokalekura agertzez— osatuta dago. Une batzuetan Arriba España oihukatzen dute, guardia zibilak jendea atzematen ere agertzen dira, eta atzo ikusleek momentu horietan txistu egiten zuten.
Ikusleen artean zen François Hollande Frantziako PSko buruzagia, 1997-2008 artean PSko lehen idazkaria izandakoa.