Jerry Ragovoy hil da, 'Time Is On My Side' eta 'Cry Baby' kantuen sortzailea

Rolling Stones eta Janis Joplinek ez ezik, Jimi Hendrixek, B.B. Kingek eta Elvis Costellok ere jo dituzte haren lanak

Agentziak
Washington
2011ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Jerry Ragovoy musikagilea, rock musikako hainbat kantu klasiko ezagunen egilea, New Yorkeko bere etxean hil zen joan den asteazkenean, 80 urte zituela, bihotzeko baten ondorioz, haren alargun Beverly Mantson Ragovoy jakinarazi duenez. Janis Joplinek ezagutarazi eta mundu osora zabaldutako hainbat kanturen egilea zen Ragovoy, hala nola Cry Baby, Try (Just A Little Bit Harder) eta Piece Of My Heart. Rolling Stones taldeak ezagutarazitako Times Is On My Side ere hark sortua da, eta Jimi Hendrix, B.B. King eta Elvis Costellok ere haren lanak eman izan dituzte: Stop, Ain't Nobody Home eta Either Side Of The Same Town hurrenez hurren.

1953an ezagutu zuen lehenik arrakasta, Philadelphian, The Castelles taldeak zabaldutako My Girl Awaits Me kantuarekin. Gero New Yorkera jo, eta are arrakasta handiagoak lortu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.