Jesus Egigurenek irabazi du Musikagileak lehen lehiaketa

Musikagile bizkaitarrak 3.000 euro jasoko ditu musika bandentzako konposizio onena aurkezteagatik

Erredakzioa
2011ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Musikagileak elkarteak (Euskal Konposizioaren Sustapenerako Kultura Erakundea) aurrenekoz antolatu du aurten Musika Bandentzako Konpisizioen Lehiaketa. Gabriel Erkorekak, Aitor Mitxelenak eta Joseba Torrek osatu dute epaimahaia, eta Jesus Egiguren Etxeberria musikagile bizkaitarraren (Durango, 1945) Eskenak eta Ipuinak obra hautatu du aurkezturiko hamar lanen artean. Euskal Herriko, Madrilgo, Valentziako eta Italiako musikagileen obrak aurkeztuzituzten lehiaketan. Garaileak 3.000 euroko saria eskuratu du.

Jose Antonio San Miguelen Out of Context-ek mila euroko saria jasoko du Musikagileak elkarteko kideek aurkezturiko lan onena izateagatik. Bi obra sarituak eta Francisco Jose Martinez Gallegoren El agua prodigiosa (Mirarizko ura) Errenteriako Musika kultur elkarteko bandak eskainiko ditu 2012ko Musikaste jaialdiaren barnean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.