Jimmy Cobb bateria jotzaileak Donostiako Jazzaldia saria jasoko du, eta emanaldi bat eskainiko du uztailaren 20an, 18:30ean, Viktoria Eugenia antzokian. Miles Davisen Kind of Blue disko historikoan parte hartu zuten musikarietako bat da Cobb; 83 urte ditu, eta disko hartan parte hartutakoen artean bizirik geratzen den bakarra da. Neneh Cherry & The Thing, Spectrum Road —Jack Bruce, Cindy Blackman-Santana, John Medeski eta Vernon Reidek osatutako taldea—, Nils Petter Molvaer, Terje Rypdal, Hasier Oleaga-Cantus Caterva, Mari Kvien Brunvoll eta Josetxo Goia-Ariberen emanaldiak ere iragarri dituzte antolatzaileek. Horiei guztiei aurretik iragarritakoak gaineratu behar zaizkie: Antony, Bobby McFerrin, Melody Gardot, Madeleine Peyroux, Sharon Jones, Jamaican Legends, Marc Ribot, Ray Gelato, Ninety Miles, Peter Evans… Sarrerak bihar jarriko dira salgai, 11:30ean.
Trinitate plazako lehen emanaldia uztailaren 20an egingo dute Marc Ribot & Los Cubanos Postizos taldeak eta Melody Gardotek; biharamunean, Ninety Miles eta Jamaican Legends ariko dira; uztailaren 22an, Hasier Oleaga-Cantus Caterva eta Kenny Barron bere taldearekin; eta 23an, Neneh Cherryk & The Thingek Don Cherry omenduko dute, Spectrum Road laukoteari txanda eman aurretik. Kursaalean, Boby McFerrin & The Yellowjackets ariko dira uztailaren 21ean; Antony and The Johnsons & Orchestra 22an; eta Madeleine Peyroux 23an.
Viktoria Eugenia antzokian, Ray Gelato, Terje Rypdal, Peter Evans, Mari Kvien Brunvoll, Josetxo Goia-Aribe eta S. Mosa ariko dira hilaren 20an, Cobben emanaldiaren ondotik, gauerdian hasiko den gaualdi luzean; eta hilaren 21 eta 22an L'Orchestred'Hommes-Orchestres ariko da.
Jimmy Cobbek Donostiako Jazzaldia saria jaso eta emanaldi bat egingo du
Neneh Cherry & The Thing, Spectrum Road, Nils Petter Molvaer eta Terje Rypdal ere ariko dira aurtengo ekitaldian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu