Hilberria. Bert Jansch

Jimmy Page inspiratu zuena

gorka erostarbe leunda
2011ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Birtuosoa izan zen, eta lasaia. Horregatik, akaso, rock munduan baino ezagunagoa izan zen folkaren eremuan. XX. mendeko gitarra jotzaile handienetako bat zela diote aditu askok. Ez adituek bakarrik. Led Zeppelin taldeko buru Jimmy Page-ri gehien eragin ziotenetako bat izan zen. Hark sarri laudatu du haren trebezia, eta bere inspirazio iturri izan zela ere sarri esan izan du. Neil Youngek eta The Smiths taldeko kide Johnny Marrek ere laudorioak baino ez dizkiote eskaini izan. Atzo hil zen Bert Jansch musikari eskoziarra, eztarriko minbiziaren ondorioz, 67 urte zituela. Bere burua gitarra jotzailetzat zeukan, batez ere, baina kantari ere bazen. 16-17 urterekin hasi zen kantuan, eta garai bertsuan musika konposatzen ere. 1966an Pentangle folk talde entzutetsua sortu zuen John Renbourn, Danny Thompson, Terry Cox eta Jacqui McSheerekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.