Joan Bassegoda arkitektoa hil da
ARKITEKTURA. Joan Bassegoda Nonell arkitektoa zendu zen atzo Bartzelonan, 82 urte zituela. Antonio Gaudiren obran aditurik handienetakoa zen. Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Gaudi bizirauteko katedraduna ere bazen, eta Gaudiren obra dibulgatzeko lan handia hartu zuen. Horrez gain, Sant Jordiko Arte Eder Errege Akademiako kide eta presidentea izan zen, eta Arte Ederretako urrezko domina jaso zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu