Literatura

Joan Mari Irigoien: "Memoria ez da biktima batzuk gogoratzea eta beste batzuk ez"

Urtegi batek lurperatutako herri bateko kontuekin osatu du ‘Ur arreak, ur garbiak’ nobela berria.

Juan Luis Zabala
2011ko irailaren 28a
18:16
Entzun

Euskaldunon Egunkaria-n duela 10 urtetik gora argitaratutako ipuin batean du oinarria Joan Mari Irigoienen Ur arreak, ur garbiak nobelak (Elkar). Urtegi batek lurperatutako herri batean girotutako ipuina zen hura, eta Irigoienek ipuin hartan arnasa luzeagoko narrazio baten hazia zegoela sumatu zuen hasieratik. Nobela bat idatzi zuen, ipuin hartatik abiatuta, baina Xabier Mendiguren Elizegi editoreak “eskasa” iruditu zitzaiola esan zion, eta tiraderan gorde zuen.

Tiraderan hamar urtetik gora eman ondoren, aurtengo martxoan nobela berriro hartu zuen esku artean Irigoienek, beste  bertsio bat idazteko. Jubilatu koadrila bat sortu zuen bertsio berrirako. Jubilatu horien oroitzapenen bidez urpean gelditutako herriko aspaldiko kontuak agertzen dira nobelan, 36ko gerraren ingurukoak batez ere.

Bertsio berriak Mendigurenen oniritzia jaso du, eta Elkar argitaletxeak kaleratu du emaitza. Egile beraren Oilarraren promesa-ren ahaide da Ur arreak, ur garbiak, grapenaren izenean egindako triskantzen berri ematen duen neurrian; Babilonia-rekiko kidetasunik ere badu, baserri-munduaz eta mundu hori tratatzeko moduaz ere aritzen den neurrian.

Liburuaren aurkezpenean, memoria historikoaren garrantzia nabarmendu du Irigoienek. “Memoria ez da biktima batzuk gogoratzea eta beste batzuk ez”, adierazi du,

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.