Bizkaiko Foru Aldundiak Joan Mari Torrealdairi eman dio 2010eko Lauaxeta Saria, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunen barruan. Euskara eta euskal kultura sustatu, hedatu eta normalizatzeko lanetan Torrealdaik egindako ahalegina nabarmendu du Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak.
Torrealdai 1942an Foruan (Bizkaia) jaiotako psikolog, kazetari eta idazlea da. Gai anitzeko hainbat liburu argitaratu ditu, eta euskara sustatu eta aztertzeagatik sari ugari jaso ditu. Euskal Herriko historia garaikidea landu du urte luzez. 2007an euskaltzain oso izendatu zuten.
Bizkaiko Foru Aldundiak duela sei urte sortu zuen Lauaxeta Saria, Esteban Urkiaga Lauaxeta idazle euskaldunaren figura aldarrikatzeko eta euskal kulturaren alde egiten dutenak saritzeko. Ordutik sarituak izan dira Ander Manterola (2005), Orue Auzoko Pasiotarren Elkartea (2006), Miren Agur Meabe (2007), Bizkaia Irratia (2008) eta Jon Kortazar (2009).
Ika-mika Bilbao eta Urgellen artean
Lauaxeta Saria banatzeko ekitaldia eztabaida sorburu izan da ere. Bilbaok "euskararen aurkako atzerapausoak" ematea leporatu dio Eusko Jaurlaritzari; eta Blanca Urgell Kultura sailburuak salatu du Bilbaoren adierazpenek "adostasuna hautsi" dutela, "sarraskiak ezkutatzen" lehenengoa Bizkaiko Foru Aldundia dela leporatu dio ahaldun nagusiari.
Euskara
Joan Mari Torrealdairi eman diote 2010eko Lauaxeta Saria
Bizkaiko Foru Aldundiak euskara eta euskal kultura sustatu, hedatu eta normalizatzeko egin duen lanagatik saritu du. 2007tik euskaltzain osoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu