John Doe, Rafa Berrio eta Slim Cessna's Auto Club, kontzertuetan
Dock of the Bayren egitarau ofiziala bihar hasiko da, baina iragan igandean Audience taldeak Amerikanuak diskoaren aurkezpenarekin estreinatu zuen jaialdia. Bihar John Doe musikagile estatubatuarra eta Rafael Berrio donostiarra ariko dira Gazteszenan (22:00etan hasita). Doek X punk rock taldeko kide modura hasi zuen bere ibilbidea eta 90eko hamarkadatik aurrera bakarkako ibiliari ekin zion, rock, blues eta country moldeetatik gertuago. Gainera, aktorea ere bada. Rafael Berriok iaz argitaraturiko 1972 diskoko kantuak aurkeztuko ditu, besteak beste. Larunbatean, aldiz, Slim Cessna's Auto Club talde estatubatuarra Le Bukowski tabernan ariko da. Dozena bat disko kaleratuak dituzte. Iggy Pop dute euren zale sutsuenetako bat, eta americana-ren alderik basatiena jorratzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu