Jokin Muñozen (Castejon, 1963) Antzararen bidea nobela izan zen iaz euskaraz argitaraturiko narratiba lanik onena, Espainiako Kritikaren Sarien epaimahaiaren arabera. "Ñabardura aberatseko testuaren bidez egungo Euskal Herria eta Errepublika garaiko Nafarroa" batzen asmatu du Muñozek epaimahaiaren iduriko, eta memoria historikoa berreskuratzearen onurak azpimarratzen.
Jon Gerediagaren (Bilbo, 1975) Jainkoa harrapatzeko tranpa saritu dute, berriz, poesia arloan. Epamahaiaren arabera, "ideietan eta abstrakzioan" oinarritutakoa da Gerediagaren poesia, "sentsazio eta esperientzietan" baino areago; halaber, lan horren bidez autoreak existentziaren amaieraren ideia onartzen duela azpimarratu du epaimahaiak.
Literatura
Jokin Muñozek eta Jon Gerediagak irabazi dituzte Espainiako Kritikaren Sariak, euskarazko atalean
Narratibako saria jaso du Muñozek =iAntzararen bidea=i-k eta poesiako Gerediagaren =i Jainkoa harrapatzeko tranpa=i-k.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu