Euskadi Literatur Sariak

Jokin Muñozek irabazi du Euskadi Literatur Saria 'Bizia lo' lanagatik

Euskarazko Euskadi literatur Saria Jokin Muñozek irabazi du 'Bizia lo' liburuagatik. Itzulpengintzako Euskadi Saria, berriz, Anton Garikanok irabazi du 'Bederatzietatik Bederatzietara' lanagatik. Bi Euskadi sari horiek jakinarazi dituzte gaur, eta joan zen astean haur eta gazte literaturako nahiz Gaztelaniazko argitalpenen sariak jakinarazi zituzten. Jesus Mari Olaizola 'Txiliku'-k eta Eduardo Gil Berak irabazi zituzten bi sari horiek, hurrenez hurren.

2004ko urriaren 14a
15:39
Entzun
Euskarazko Euskadi saria lortzeko finalistak Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea (Pamiela), Felipe Juaristiren Airezko emakumeak (Erein) eta Jokin Muñozen Bizia lo (Alberdania) liburuak ziren. Epaimahaiak bost liburu aukeratu zituen, baina horietako bi Jon Alonsoren Hodei berdeak (Susa) eta Xabier Montoiaren Denboraren izerdia (Elkar) finalisten zerrendatik kanpo utzi zituen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, idazleek uko egin baitzioten sariaren oinarriak onartzen dituztelako agiria izenpetzeari. Bi idazle horiek ez dute bidezkotzat jotzen inolako izenperik galdegitea parte hartzea eskatu ez duten sari batean onartua izateko baldintza gisa.

Jokin Muñoz

Jokin Muñozek (Castejon, 1963) narrazioa izan du orain arte lan esparru nagusia. Hausturak liburua argitaratu zuen 1995ean, eta gerora beste bi bilduma kaleratu ditu: Atlantidara biajia 2000an, eta Bizia lo joan den urtean. Azken horregatik da Euskadi Literatura sarirako hautagaia. Bestalde, Joan zaretenean eleberria kaleratu zuen 1997an.

'Bizia lo

Euskal Herriko egoera sozialaren eta politikoaren inguruko bost narrazio biltzen ditu Jokin Muñozen azken liburuak. Gizarteko zenbait jarrerarekin kritiko eta deseroso azaltzen da Castejongo idazlea, eta horiei aurre egiteko, konpromisoa, inplikazioa eta hitz egin beharra aldarrikatzen ditu narraziootako protagonista diren pertsonaien bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.