Jokin Muñozek (Castejon, 1963) jaso du aurten euskarazko literatura arloko Euskadi Saria Antzararen bidea (Alberdania, 2007) eleberriagatik. Bigarren aldia da Muñozek sari hori jasotzen duena, 2004an ere bera saritu baitzuten Bizia lo liburuagatik. Antzararen bidea-k ere ez du eskuratzen duen lehen saria, Espainiako Kritikarena eta Beterriko Liburua izendapena jaso baititu aurretik.
Epaimahaiak Antzararen bidea-ren "egitura narratibo konplexua", pertsonaien "biribiltasun psikologikoa", eta egileak "manikeismotik" alde egiteko egin duen ahalegina nabarmendu ditu. Bi gertakari dira nobelaren oinarri: Espainiako Gerrakoan Nafarroako Erriberan egindako hilketak, eta 2003an bonba batekin zebilela hildako etakide baten heriotza.
Itzulpegintza alorrean, berriz, Josu Zabaleta (Legazpi, 1948) saritu dute Gesualdo Bufalino italiarraren Le menzogne della notte eleberria Gaueko gezurrak izenepean (Alberdania-Elkar, 2007)euskarara itzultzeagatik. Epaimahaiak nabarmendu du Zabaletak "oreka harrigarria" lortu duela jatorrizko testuarenganako leialtasunaren eta irakurleari zor zaionaren artean, eta, ondorioz, jatorriz euskaraz idatzi izan balitz bezala irakurtzen dela. Zabaletak ere bigarren aldia du itzulpegintzako Euskadi Saria jasotzen duena, 2001ean Guy de Maupassanten Fantasizko ipuinak lanagatik.
Jaurlaritzako Kultura Sailak ematen ditu Euskadi Sariak, eta aurten ere eztabaida sortu da euskarazko literatura arlokoen artean, duela egun batzuk idazle batzuk agertu baitzuten irizpideekin bat ez datozenez uko egiten ziotela finalista izateari. Zehazki, Eider Rodriguezek, Uxue Alberdik eta Koldo Izagirre hartu dute jarrera hori. Jaurlarit
Literatura
Jokin Muñozentzat Euskadi Literatura Saria
=iAntzararen bidea=i elaberria saritzea erabaki du epaimahaiak. Itzulpegintzakoa, berriz, Josu Zabaletak jaso du Gesualdo Bufalinoren =iGaueko gezurrak=i nobela itzultzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu