Eduardo Txillidaren irudi orrien eta grabatuen eragina goraipatzearren, Jon Artetxek Txillida izena jarri zion Donostiako Jazzaldiaren kartel lehiaketarako aurkeztutako lanari. Jaialdiak aurten47. aldia izango du , eta uztailaren 19tik 23ra egingo da. Epaimahaiak hogei lan zeuzkan aukeratzeko: hamar Heineken Españak eta Heineken Jazzaldiak aukeratutakoak eta beste hamarwww.heinekenjazzaldia.com webgunera bidalitako 1.333 kartelen artean jendeak hautatutakoak. Guztira 27.810 boto egon dira webgunean hilaren 7an epea ireki zenetik.
Artetxek 1.200 euroko saria jaso du lehiaketa irabazteagatik. Areatzakoa da (Bizkaia), 26 urte ditu, Arte Ederrak ikasi zituen, eta gaur egun diseinu grafikoko lanak egiten ditu. 47 zenbakia egiteko, Haizearen Orrazian topatu zuen inspirazioa, eta kolore urdinekin, berriz, Donostiako itsasoari egin dio erreferentzia. Mikel Erentxunek, Lourdes Hernandez Russian Red taldeko abeslariak, Karmele Soler makillatzaileak, Lara Lopez Radio 3 irratiko zuzendariak, Jazzaldiko bi ordezkarik eta Heinekeneko beste bik osatu dute epaimahaia.
Jon Artetxeren 'Txillida' garaile Jazzaldiaren kartel lehiaketan
Guztira 1.333 lan aurkeztu dituzte lehiaketara, eta 27.810 boto eman dira webgunearen bidez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu