kulTURA

Jon Kortazarrek jasoko du Lauaxeta saria

Euskararen normalizazioaren eta euskal kulturaren alde egindako lana nabarmendu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak.

2009ko azaroaren 20a
15:18
Entzun
Bizkaiko Foru Aldundiak Jon Kortazar idazleari (Mundaka, Bizkaia; 1955) emango dio aurten Lauaxeta saria, euskararen normalizazioaren eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik. Abenduaren 2an jasoko du saria.

2006an Estepan Urkiaga Lauaxeta poetaren liburutegiaren berri ematen zuen liburua osatu zuen Kortazarrek berak, haren jaiotzaren lehen mendeurrena gogoratzeko. Lauaxetaren liburuen inbentarioan oinarrituta, haren gustu estetikoen inguruko komentarioak idatzi zituen.

Bi atal nagusitan banatu zuen liburua: literatura arloa eta literaturatik kanpoko alorrak. Lehen atalean, azpi-atal bana dute euskal literaturak, literatura klasikoak, neoklasizismoak, erromantizismoak, sinbolismoak eta modernismoak, besteak beste. Bigarren atalean, pentsamendua, giza auzia, erlijioa, nazionalismoa, euskara eta artea dira azpiatal nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.