Eibarko Coliseo antzokian jokatu da, gaur arratsaldean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-laurdena. Jon Maia nagusitu da, eta zuzenean finalerdietarako sailkatu da hala. Abenduaren 1ean kantatuko du, Tolosan.
Honela geratu dira gaurko saioko puntuazioak:
1. Jon Maia Soria.........................475
2. Jokin Uranga Isuskiza.............467,5
3. Unai Muñoa Amundarain........451
4. Gorka Maiz Alustiza.................441
5. Mikel Tapia Aierbe...................424,5
6. Felix Zubia Olaskoaga............423,5
Bihar izango da txapelketako hurrengo final-laurdena, Azpeitiko Soreasu antzokian. Bertsolari hauek ariko dira kantuan: Alaia Martin Etxebeste, Oihana Iguaran Barandiaran, Nerea Elustondo Plazaola, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Iñaki Gurrutxaga Zubimendi eta Amaia Iturriotz Etxaniz.