kultura

Jon Sudupek irabazi du saiakeraren Euskadi saria

Iban Zalduari eman diote gaztelaniazkoa, eta Xabier Olasori haur eta gazte literatura alorrekoa.

2013ko urriaren 22a
17:35
Entzun

Eusko Jaurlaritzak aurtengo irabazleen berri eman du saiakera eta haur eta gazte literatura alorretan.

Euskarazko saiakera saria Jon Suduperen Oi, Europa! lanari eman dio. Dozena bat filosofok Europari buruz duten iritzia jaso du, eta gai berari buruzko bere gogoeta pertsonalak ere bai. Europaz aritzean, Euskal Herria hartu du aintzat egileak. Epaimahaikideen ustez, "gaiaren garapen luze eta koherentea" egin du egileak, eta aurretiko ikerketa eta dokumentazio lan asko egin izana baloratu du. "Ongi hausnartua eta landua" dago lana. Lan horrekin, Miguel Unamuno saiakera saria irabazi zuen iaz.

Ese idioma raro y poderoso Iban Zalduaren lana izan da gaztelaniazko saritua. Begiratu bat eman dio azken hamarkadetako euskal literaturari, "distantzia ironiko eta neurtua" erabiliz. "Lan pertsonala" egin du egileak, epaimahaikideen arabera, eta ideiek "eztabaidatzera" gonbidatzen dute. Liburu horretan, Zalduak azalpenak eman ditu euskaraz diharduen idazle batek hartu behar dituen erabaki garrantzitsuenei buruz.

Xabier OlasorenTximeletrak saritu dute haur eta gazte literaturako alorrean. "Euskal tradizioaren ezagutza sakonetik" abiatutako lana da, baina, era berean, aintzat hartu dute "berrikuntza poetiko jostaria" dakarrela. 2005ean ere irabazi zuen Olasok haur eta gazte literaturaren Euskadi saria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.