Zinema

Jonathan Demme zuzendaria izango da Donostiako Zinemaldiko epaimahaiko burua

Gainera, beren azken filma eta Neil Young musikariren kontzertu batean oinarrituta egin duen lana Donostian aurkeztuko ditu, lehiaketatik kanpo.

2008ko abuztuaren 7a
15:51
Entzun
Jonathan Demme zinemagile estatubatuarra izango da epaimahaiko presidentea Donostiako hurrengo Zinemaldian. 70.eko hamarkadan hasita, ibilbide luzea egin du Demmek zinemagintzan, fikziozko filmekin ez ezik, baita dokumentalekin eta musikarien inguruko lanekin ere.

90.eko hamarkadan arrakasta handia bildu zuen, The Silence of the lamb (1991) =thriller ezagunarekin zein Philadelphia=i (1993) hiesari buruzko filmarekin.

Epaimahaiburu izateaz gain, Demmek bi filma eramango ditu Donostiara: Rachel getting married azken luzemetraia eta Neil Young musikari kanadarraren kontzertu batean oinarritutako Neil Young Trunk Show: Scenes from a Concert amaitugabea aurkeztuko ditu, lehiaketatik kanpo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.