bertsolaritza

Jone Uria Euskal Herriko Txapelketako finalerdietara sailkatu da

Sei final-laurdenetatik lehenengoa izan da gaurko Zestoako saioa.

2009ko urriaren 3a
21:58
Entzun
Gaur hasi da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Zestoan (Gipuzkoa) eta Jone Uria finalaurrekoetarako sailkatu da. Uriaz gain, beste bost bertsolari igo dira oholtza gainera, Iñaki Gurrutxaga, Miren Artetxe, Oihana Bartra, Uxue Alberdi eta Odei Barroso.

Sei final-laurdenetatik lehenengoa izan da gaurko Zestoako saioa. Beste bost final-laurdenak urriaren 10ean Leitzan (Nafarroa), urriaren 11n Bilbon,urriaren 17an Uztaritzen (Lapurdi), urriaren 18an Zarautzen (Gipuzkoa) eta urriaren 24ean Laudion (Araba) egingo dira.

Abenduaren 13an, berriz, Txapelketa Nagusiaren finala jokatuko da Barakaldoko (Bizkaia) BECen.

Gaurko Zestoako saioko bertsolariak:

Iñaki Gurrutxaga

Adina: 28 urte.

Sorlekua: Orio (Gipuzkoa).

Ibilbidea: Euskal Filologiako lizentziaduna da, eta gaur egun Bertsozale Elkartean dihardu lanean. Hamaika Bertuteko kidea da. Bigarren aldiz parte hartuko du Txapelketa Nagusian.

Jone Uria

Adina: 19 urte.

Sorlekua: Getxo (Bizkaia).

Ibilbidea: Matematika ikaslea da. Eskolarteko txapelketetan Bizkaiko txapelduna izan da. Iazko Bizkaiko txapelketan finalaurrekoetara heldu zen. Lehen Txapelketa Nagusia du.

Oihana Bartra

Adina: 25 urte.

Sorlekua: Bilbo.

Ibilbidea: Irakaslea da Loiuko Lauro ikastolan. Bizkaiko lau txapelketatan parte hartu du, eta azken hirutan finalaurrekoetara sailkatu zen. Lehen aldiz izango da Txapelketa Nagusian.

Miren Artetxe

Adina: 24 urte.

Sorlekua: Hendaia (Lapurdi).

Ibilbidea: Euskal Filologiako lizentziaduna da, eta bertso eskolako irakasle ibili da zenbait urtez. Hamaika Bertuteko kide da gaur egun, eta bigarren aldiz abestuko du Txapelketa Nagusian.

Uxue Alberdi

Adina: 25 urte.

Sorlekua: Elgoibar (Gipuzkoa).

Ibilbidea: Kazetaritza ikasi zuen, eta arlo horretan lan egiten du (Herri Irratia, Argia). Idazlea ere bada. Gipuzkoako finalaurrekoetara sailkatu zen 2007an. Lehen Txapelketa Nagusia du.

Odei Barroso

Adina: 21 urte.

Sorlekua: Barakaldo (Bizkaia).

Ibilbidea: Euskal Filologiako ikaslea da. 2008an Iparraldeko txapelketako finalista izan zen -Urruñan bizi da eta Hendaiako bertso eskolan ibilitakoa da-. Lehenengoz izango da Txapelketa Nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.