Jordi Dauder aktore kataluniarra hil da
ZINEMA. Madrilgo erietxe batean zendu zen Jordi Dauder, atzo, 73 urte zituela. 1938an jaio zen, Bartzelonan, eta Goya sari bat eskuratu zuen 2009an, Javier Fresserren Camino filmean eginiko lanagatik. Urte berean Kataluniako akademiak Gaudi sari bat eman zion, Azaña, cuatro días de julio filmarengatik.Zineman ez ezik, antzerkian eta telebistan ere lan handia egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu