Heldu den astelehenean hasiko dira Jorge Oteizaren inguruko jardunaldiak Donostiako Doka Kafe Antzokian, Kukai dantza taldeak eta Ttanttaka antzerki konpainiak elkarlanean egindako Otehitzari biraka ikuskizunaren DVD emanaldiarekin. Gainerako ekimenak bezala, 19:30ean izango da hura ere.
Apirilaren 9an, asteartearekin, Jon Intxaustegiren Fragmentos dokumentala eskainiko dute, Oteizaren ibilbide artistiko eta pentsaerari buruzkoa. Apirilaren 10ean, Emilio Varela Frojan arkitekto eta Oteizaren adiskideak artistari buruzko hitzaldia eskainiko du, eta ondoren Jesus Mari Palacios zinemagileak Casa Vacía film laburra nola egin zuen azalduko du. Filma emango dute ondoren.
Azkenik, apirilaren 11n, Maialen Lujanbiok eta Andoni Egañak bersto saioa eskainiko dute.