Kultura

Jose Antonio Arana Martija omendu du 'Jakin'-ek

Bibliografo, musikologo eta euskaltzain emerituari elkarrizketa luzea egin dio Miel A. Elustondok aldizkariaren 'Historia bizia' sailean.

2007ko urriaren 23a
17:53
Entzun
Jose Antonio Arana Martija (Gernika-Lumo, 1931) bibliografo, musikologo eta euskaltzain emerituari omenaldia egin diote gaur Donostian, Jakin aldizkariaren egoitzan, euskal kulturaren alde egindako guztiagatik. "Jose Antonio euskaldun unibertsala da. Interesetan anitza, estudioetan anitza eta jardunbide nahiz presentzia sozialean ere anitza", esan du Joxe Azurmendi Jakin-eko kontseilu editorialeko kideak.



Aldizkariaren 161. zenbakian, Historia bizia sailean, Arana Martijari elkarrizketa luze eta sakona egin dio Miel A. Elustondo kazetariak. "Elkarrizketa horretan nire bizitzaren zukua atera da. Sarritan gozoa, sarritan mingotsa, baina nire biziztaren zukua", azaldu du Arana Martijak.

Joan Mari Torrealdai Jakin-eko zuzendariaren esanetan, gaurko omenaldia "xumea" izan da, baina "benetako omenaldia autore baten bizitza eta obra ezagutzera ematea da. Eta elkarrizketa honekin gu bide horretan abiatu besterik ez gara egin".

Argazkian, Arana Martija gaur, Donostian. (Argazki Press)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.