ARTEA

Jose Antonio Sistiagaren 'lorategia', Donostian

Artistaren pintura, marrazki eta zeluloidean margotutako pelikulak jarri dituzte ikusgai Koldo Mitxelena Kulturuneko erakusgela nagusian, ehundik gora sormen lan orotara

Ainhoa Sarasola.
2011ko ekainaren 16a
15:39
Entzun

1950eko hamarkadatik hasi eta gaur egunera arte egindako ehundik gora lan jarri ditu ikusgai Jose Antonio Sistiagak (Donostia, 1932) bere jaioterrian, Koldo Mitxelena Kulturuneko erakusgela nagusian. Lorategi irudikatu bateko islak erakusketa gaurtik irailaren 24ra bitarte egongo da zabalik.

Margolanak dira ikusgai dauden obra gehienak, gaien arabera hainbat aretotan antolatutakoak: olioak, paper edo kartoi gainean tintarekin egindako irudiak, argizariak... Baina zeluloidearen gainean pelikulak margotzea da artistaren berezitasun nagusietariko bat, eta halako hiru lan ere badira erakusketan, tartean, Ere, Erera baleibu... (1968-1970) filma, kamerarik gabe inoiz egindako luzeena. Haiek digitalizatu ostean, margolanekin batera erakusgai jarri dituzte aretoan. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.