Jose Inazio Basterretxea garaile Gabriel Aresti sarian
LITERATURA. Jose Inazio Basterretxeak irabazi du ipuinen Gabriel Aresti saria. Berunezko iretargia Quilates baporean lanarekin nagusitu da Basterretxea, eta 4.100 euroko saria emango diote. Jon Abrili, berriz, akzesita eta 2.050 euro eman dizkiote. 41 lan aurkeztu dira, guztira. Gaztelaniazko atalean, Mariano Quiron izan da garaile, Cazador de tapices lanarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu