Zinema

Jose Luis Cuerda zinemagile espainiarra zendu da

El bosque animado eta Amanece, que no es poco filmak zuzendu zituen, besteak beste.

Jose Luis Cuerda, artxiboko irudi batean. VICTOR LERENA / EFE
2020ko otsailaren 4a
17:53
Entzun

1980ko hamarkadaren hasieratik hainbat film zuzendu eta haietako batzuk arrakastatsuak izan ziren arren, Jose Luis Cuerdaren (Albacete, Espainia, 1947- Madril, 2020) ibilbide zinematografikoa pelikula bati atxikia azaltzen da askotan. Amanece, que no es poco (1988) modu xumean estreinatu zuten bere garaian, baina, denborarekin, kultuzko filma izatera iritsi da absurdoaren eta surrealismoaren arteko umorea dela eta. Horren lekuko da, adibidez, filmaren sustapena egiteko 2013an talde bat sortu izana. Gaur hil da Cuerda, 72 urte zituela.

Amanece, que no es poco-ri lotzen zaio Cuerdaren figura —iaz haren segida estreinatu zuen, Tiempo después—, baina beste hainbat film ezagun eta arrakastatsu ere egin zituen. Hala, El bosque animado-k (1987) film onenaren Goya saria eman zion, eta La lengua de las mariposas (2000) eta Los girasoles ciegos (2008) filmen gidoiak ere saritu zizkioten.

Zinema zuzendaria ez ezik, ekoizlea ere izan zen Cuerda, eta, besteak beste, Alejandro Amenabarren lehen lanen atzean egon zen. Tesis-en aktore lanak ere egin zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.