Zinema

Jose Maria Riba zinema programatzaile eta kazetaria hil da

Donostiako Zinemaldiarekin lotura estua izan zuen urte luzez.

Erredakzioa
2020ko maiatzaren 2a
21:10
Entzun

Parisen zendu da Jose Maria Riba zinema programatzaile eta kritikaria, 68 urte zituela. Sortzez Bartzelonakoa, 1970eko hamarkadan hasi zen irratian eta prentsa idatzian lanean, zinemagintzari lotutako gaiak landuz. 1980ko hamarkadatik aurrera, Donostiako Zinemaldiarekin lan egin zuen, eta urte luzez lotura estua izan zuen jaialdiarekin: zuzendaritza eta hautaketa batzordeetako kide izan zen, baita Latinoamerikako ordezkari ere. Halaber, Zinema Eraikitzen, Zinema Eskolen Topaketak eta Zuzendari Berriak nahiz Zabaltegi sailak sortzeko orduan «funtsezkoa» izan zela azaldu du jaialdiak, Twitterren idatzitako mezuan. «Pepe Riba gabe, ezin da ulertu Donostiako Zinemaldiaren historia, ez eta gaur egun daukagun jaialdia ere», adierazi du Jose Luis Rebordinos festibaleko zuzendariak, sare sozial berean.

1990eko urteetan, Cannesko zinema jaialdiaren Kritikaren Asteko filmak hautatzeko lanetan ere aritu zen Riba. Halaber, European Film Academy-ren aholkulari ere izan zen, eta Euromed Cinema zein Europa Cinemaren adituen batzordeetako kide ere bai. Espainiako zinema Frantzian sustatzeko egin zuen lana aitortu dio Espainiako Zinema Akademiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.