Literatura

Joseba Sarrionandiaren 'Ez diren gauzak' liburuaren egunean

Madrilgo Linguas Ceibes ikasle elkarteak bultzatuta, Onintza Enbeitak, Asier Illarramendik eta Xabier Madariagak bideo bat egin dute poema irakurriz, besteak beste.

2020ko apirilaren 23a
19:29
Entzun

Liburuaren Nazioarteko Egunean, euskal literaturari keinu bat egin dio Linguas Ceibes ikasle elkarteak. Joseba Sarrionandiaren Ez diren gauzak olerkia irakurri dute bideo batean Euskal Herriko zenbait pertsona ezagunek eta elkarteko kide kataluniar, valentziar, madrildar eta galegoek.

Kike Amonarriz, Onintza Enbeita, Mireia Gabilondo, Zuriñe Hidalgo, Asier Illarramendi, Klaudio Landa, Xabier Madariaga eta Allande Socarros euskal herritarrek hartu dute parte irakurraldian.

Linguas Ceibes Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko ikasle talde bat da. Hizkuntza gutxituak Madrilen babesteko helburuarekin sortu zuten. Galizieraz, katalanez eta euskaraz hitz egiten duten ikasleak elkartzen dira han.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.