Josef Skvorecky idazle txekiarra zendu da
LITERATURA. Josef Skvorecky idazle eta editore txekiarra asteazkenean hil zen, Toronton, Kanadan, 87 urte zituela.Skvoreckyk ihes egin zuen 1968an Txekoslovakiatik, eta Kanadan bizi izan zen orduz geroztik. 1984an, Kanadako literatura sari nagusia irabazi zuen, The Engineer of Human Souls lanarekin. 68 Publishers argitaletxea sortu, eta, besteak beste, Milan Kundera eta Vaclav Havelen lanak kaleratu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu