Josep Maria Berenguer komiki editorea hil da
KOMIKIGINTZA. Josep Maria Berenguer komiki editorea herenegun hil zen. Bartzelonan sortu zen, 1944an; El Víbora komiki aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, eta azken urteetan lan handia egin zuen nobela grafikoaren alde La Cúpula argitaletxearen bidez. Getxoko Komiki Azokan hainbat aldiz izan zen, eta iazko ekitaldian omenaldia egin zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu