KULTURA

Joxan Lizarribar omenduko du 'Zenbat aulki huts bete' ikuskizunak, bihar, Andoainen

Musika, literatura, dantza eta bideo proiekzioak nahastuko ditu, eta Ainhoa Artetak edo Harkaitz Canok parte hartuko dute, besteak beste, Eneko Olasagastiren zuzendaritzapean. Gonbidapen guztiak amaitu dira jada, eta Bastero aretoa goraino beteko da. ETB 1-ek emanaldia grabatuko du, eta larunbatean emitituko du, 21:00etan.

Igor Susaeta.
2013ko ekainaren 5a
17:17
Entzun

Jean Mixel Bedaxagar kantariak irekiko du ikuskizuna, 20:00etan, Goizean argia hastean abestuz. Gero, oholtzara igoko dira Argia dantza taldeko kideak, Ertizka abesbatzakoak, Arkaitz Mendoza piano jotzailea, Mikel Urdangarin, Kirmen Uribe, Arteta eta beste.

Zuzeneko emanaldien artean Lizarribarren lagun izandakoek hitz egingo dute, eta hari buruzko bideo proiekzioak ere egingo dituzte, gainera. Lander eta Laida haren seme-alabek ere parte hartuko dute ikuskizunean.

Bihar bakarrik ez, ekainaren 21ean ere omenduko dute Lizarribar. Izan ere, Sortuko dira besteak ikuskizunak Tolosan emango duen kontzertua BERRIA Taldeko Administrazio Kontseiluko presidente zenari eskainiko diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.